Arnasa elkartearen jaiak babes handia jaso du Ondarroan
https://www.youtube.com/watch?v=mxZK5DIH5TY Jendetza batu zen zapatuan, hilak 8, Ondarroan, goizean Itsasaurre inguruan eta arratsaldean Zaldupe udal kiroldegian. Handia izan da ondarrutarrek eta beste hainbat herritatik etorritakoek emandako babesa. Guztien nahia fibrosi kistikoa daukatenek hain premiazkoa duten fisioterapia zerbitzua jasotzea, "berandu baino lehen".
Hezkuntza, kultur zein kirol eragileen elkartasunak kiroldegiko agertokian izan zuen biltokia: Txakurrak, Kukai, Jainko txiki eta jostalari hura, Traman & Brix, Dantzarte, Artelan, AEA, Berriatuko Musika Eskola, Txirrimorraski, Marabilli… luzea izan zen parte hartzaileen zerrenda, Aurrean, kiroldegi bete jende. Sarrera guztiak agortuta, txalo eta animo artean egin ziren saioak. Herriko ikastetxeetako ume eta gazteek ere euren arnasa eman nahi izan zioten Arnasa elkarteari, Irrien Lagunekin, dantza eta kanta. Eta jaialdiaren azken txanpan, zelan ez, Arnasa elkartekoak igo ziren taula gainera. “Eskerrik asko guztioi, gugaz bat egin duzuen banako, talde eta elkarte guztioi. Ea denon artean lortzen dugun fisioterapia zerbitzua eta behar duten guztia. Mila esker herri guztiari, eta denei”, esan zuen Noemi Uribe Arnasa elkarteko kideak. “Hemen hasi den elkartasun keinuak jarrai dezala”, Irrien Lagunek.
Argazki galeria [nggallery ID=211]