
Astebetean hainbeste gauza jaso dituzte elkarteko kideek
Azaroaren 14ra bitartean, Angelman sindromea dutenen aldeko bigarren eskuko gauzak jasotzen ari dira Guadalupe denda edo misioetarako lokal modura ezagutzen zen tokian (Goiko Plaza, 3).
Elkarteko kideek 16:30etik 20:00etara irekita dute lokala. Lokalak astebete darama irekita, eta mutrikuarrak oso erantzun ona ematen ari direla azpimarratu dute Joseba Antxustegi eta Almike San Millan elkarteko kideek. “Denetarik ari gara hartzen, jendeak ekartzen digun guztia jasotzen dugu. Herritarrei etxean erabilli gabe dituzten tresna horiek ekartzeko eskatu nahi diegu, gerokoan horiek saldu eta elkartearentzako diru pixkat lortzeko. Momentuz jendea erantzun oso ona ematen ari da”.
Ekimen solidarioa abian ipini zutenez geroztik denetariko gauzak jaso dituzte: arropa, umeentzako jolasak, kirol ekipamendua, elektrogailuak… Gauza bakarra eskatzen zaie, funtzionatu eta egoera onean egon behar dira.

Azoka solidarioa, kasualidadez sortu zela agertu du Almike San Millanek. “Semeak hiperaktibitatea du eta garajea hustutzea erabaki genuen, bertan, berak neguan jolasteko nahi haina toki edukitzeko. Bertako gauzak hustutzen hasi ginenean, barruko gauzak saldu genituen, eta lagunek lortutako diruarekin azokatxo bat egiteko idea eman ziguten, eta hortik sortu zen idea”.
Hilaren 15etik aurrera, batzen duten bigarren eskuko azoka solidarioan saltzen hasiko dira, hilaren bukaera arte.