https://www.youtube.com/watch?v=32MIPqM3YmM&feature=youtu.be Katalanek bozka emateko aukera eduki zuten domekan [azaroak 9]. Bozketak balio legalik eduki ez badu ere, katalanek euren nahiari eutsi eta bozketa egin egin zuten. Egun osoan lasaitasuna izan zen nagusi, salbuespenak salbuespen. Eta oro har, jai giroan pasatu zuten eguna. Guztira bi milioi katalan baino gehiago gerturatu ziren hauteslekuetara bozka ematera. Eta bozka edozein izanda ere, guztiak bozka eman izanaz harro sentitzen ziren.
https://www.youtube.com/watch?v=h4ZcvahwqXM Lekeitiarren bilgune izan zen Abaroa jauregiko lorategia zapatuan. Urte osoan egiten duten lana bistaratu zuten bertan kirol talde, kultur talde eta elkarte sozialek azoka eta ekimen ezberdinen bitartez.