Azaroaren 9an Katalunian bizitakoa, bideoa eta argazki galeria ikusgai
https://www.youtube.com/watch?v=32MIPqM3YmM&feature=youtu.be
Katalanek bozka emateko aukera eduki zuten domekan [azaroak 9]. Bozketak balio legalik eduki ez badu ere, katalanek euren nahiari eutsi eta bozketa egin egin zuten. Egun osoan lasaitasuna izan zen nagusi, salbuespenak salbuespen. Eta oro har, jai giroan pasatu zuten eguna. Guztira bi milioi katalan baino gehiago gerturatu ziren hauteslekuetara bozka ematera. Eta bozka edozein izanda ere, guztiak bozka eman izanaz harro sentitzen ziren.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Katalanek bozka emateko aukera eduki zuten domekan [azaroak 9]. Bozketak balio legalik eduki ez badu ere, katalanek euren nahiari eutsi eta bozketa egin egin zuten. Egun osoan lasaitasuna izan zen nagusi, salbuespenak salbuespen. Eta oro har, jai giroan pasatu zuten eguna. Guztira bi milioi katalan baino gehiago gerturatu ziren hauteslekuetara bozka ematera. Eta bozka edozein izanda ere, guztiak bozka eman izanaz harro sentitzen ziren.
Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA Katalunian egon zen azaroaren 9an eta hango giroa jaso zuen, bideoan eta argazkietan.
Vilassar de Mar-en (Bartzelona), Artur Mas Kataluniako presidenteak uda sasoiak igarotzen dituen herrian, goizean goizetik joan zen jendea bozkalekuetara botoa ematera. Herrian botoa emateko bi leku ipini zituzten. Guztira, 15.000 pertsonak zuten botoa emateko eskubidea.
Santa Eulalia kaleko Pere Ribot ikastetxean, esate baterako, 09:00etan bozkalekuak ireki orduko jende andana batu zela nabarmendu zuten antolatzaileek. “Gerokoan gauza lasaitu egin da, baina jendea etortzen ez da gelditu ere egin”, esan zuten antolatzaileek. Jendearen joan-etorria handia izan zen bozkalekuetan domekan, eta guztiek ez ahazteko moduko eguna izan zela adierazi zuten. Pozik eman zuten botua denek irribarre artean. Askorek argazkia ere atera nahi izan zuten, eta momentu historikoa betirako gorde.
Bazkal aurreko orduetan ere, jende hilada handiak sortu ziren bozkalekuetan. Jai giro ederrean ibili ziren Vilassar-en egun osoan. Eguerdian, esaterako, buruhandiak, batukada eta erraldoiak kalez kale ibili ziren. 20:00etan itxi ziren bozkalekuak.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=213]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.