Abaroa bizten hasi dira lekeitiarrak denen artean egindako jaiagaz
https://www.youtube.com/watch?v=h4ZcvahwqXM
Lekeitiarren bilgune izan zen Abaroa jauregiko lorategia zapatuan. Urte osoan egiten duten lana bistaratu zuten bertan kirol talde, kultur talde eta elkarte sozialek azoka eta ekimen ezberdinen bitartez.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Lekeitiarren bilgune izan zen Abaroa jauregiko lorategia zapatuan. Urte osoan egiten duten lana bistaratu zuten bertan kirol talde, kultur talde eta elkarte sozialek azoka eta ekimen ezberdinen bitartez. Tailerrak, erakustaldiak, azokak, musika emanaldiak eta txosna antolatu zituzten, Abaroari bizia emanez.
Tailer ezberdinak burutu bitartean, –aurpegi margoketa, dantza ikastaroak, txalaparta ikastaroa–, ikusgai egon ziren, Abaroako berdegunean, herriko elkarte eta taldeen lanak, bai eta hamabi artisauen eskaintza ere. Goiz osoan tartekatuz joan ziren gainera, herriko musika eta dantza taldeen emanaldiak guneari giroa emanez.
Katu Baltz
Katu Baltz Egunak ere bertan hasi zuen jaia. Estreinako, parkean bota zuen pregoia eguneko protagonistak: sorginak. Hainbat urtez zapalduta, eskutatuta eta gaizkiletzat hartuta egon eta gero, sorginen ahotsa ere entzuten hasteko garaia badela esan zuen.
Sorginen moduan, ixil-ixilik, Katu Baltz Elkarteak 11 urtetan lan egin dutela ere gogora ekarri zuen sorginak: «Kultur talde ezberdinek elkarrena partekatuz denok ondo pasatzeko jai bat egiteko».
Bestalde, Abaroa jauregia lehenengo jauntxo aberats batena izan zela, gero elizarena, eta azkenik behar den lekura ailegatu dela azpimarratu zuen: herritarren eskura. Bertan zer egin, «herriak nahi duena», esan zuen, duda barik, sorginak.
Pregoiaren ostean, urtero modura, kalejira egin zen Lekitto Musika Bandaren laguntzagaz Erakusleiho Onena saritzeko. Txio-Txio dendako Naiara Badiolak guztiz hunkituta hartu zuen oroigarria Maria Talako eskulan tailerreko kideen eskutik.
Goizean kalejiran ibili ziren Itxaropena txistulariak eta Dunbots joaldunak ere. Arratsaldean ordea, euriaren eraginez, Lekitto Musika Bandak eta Etorkizuna dantza taldeak ezin izan zuten emanaldirik eskaini. Lekittoko Deabruak bai. Plazan eta Arranegi kalean zehar ibili ziren su eta ke ikuskizun beldurgarriarekin. Aittitta Makurra txaranga ere atera zen kalera, beste alde batetik.
ARGAZKI GALERIA: [nggallery ID=212]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.