
Argazkia: Mikel Gabiola
Kataluniako galdeketari elkartasuna adierazi eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten Lekeition, domeka eguerdian, jai giroan egindako ekitaldian. Herritar asko elkartu ziren udaletxe aurrean Lekeitioko Gure Esku Dagok egindako deialdiari erantzunez. Ikurrina eta estelada astindu zituzten lekeitiarrek musika eta aldarrikapena bat eginez.