Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Iparragirre espetxez aldatu dute: Navalcarnerotik Alcala Mecora eraman dute, "inori ezer esan gabe"

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/11/11
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Iparragirreren senideek jakitera eman dutenez preso politiko ondarrutarra zapatuan [azaroak 8] espetxez aldatu zuten. “Ez digute inolako arrazoirik eman”, azaldu du Ibon Iparragirreren amak, Angelita Burgoak. Domeka goizean eduki zuten espetxe aldaketaren berri. “Ibonek berak emazteari deitu zionean jabetu ginen aldaketaz. Alcala Mecoko (Madril, Espainia) kartzelan zegoela esan zion emazteari telefonoz deitu zionean. Inolako arrazoirik gabe kartzelaz aldatu zutela esan zion emazteari. Gauzak jasotzeko esan zioten, kartzelaz aldatu behar zutela eta. Berak behin eta berriz nora galdetzen zuen, eta haiek gauzak jasotzeko, joatekoak zirela eta. Behin, Alcala Mecoko kartzelan, sarrerako gela txiki batean eduki zutela kontatu zion emazteari. Hotz handia pasatu zuela ere esan zion. Handik preso sozialak zeuden gela batera eraman zuten gerokoan”. Momentu honetan, Alca Mecoko bosgarren moduluan daukate Iparragirre. Orain momentu honetan ez dute Navalcarneroko kartzelan modura erizaindegian. Etxerat elkartearen iritziz, Ondarroa da Iparragirrerri lekualdaketa egiteko dagokion toki bakarra. “Ibon Iparragirrek une honetan hiesa du, eta egoera honek eragin neurologiko oso kaltegarria eragin dio, bere eguneroko jarreran, bai berarekiko, baita bere inguruarekiko ondorio txarrak eragiten dizkiolarik. Ez da ulertzen Ibon dagoen egoeran beste espetxe batera adatzea. Aldaketa hauek kalte baino ez diote egiten bere egungo neurologiko eta psikologiko egoeran”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.