Iparkalen egiten ari diren hobetze lanak direla eta, ur mozketak egingo dituzte bihar goizean
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez bihar goizean bost orduko inguruko ur mozketa egingo dute Iparkalen. “Ez dakigu zehatz ur patzuergoko langileek noiz moztuko duten ura, baina 09:00ak inguruan moztuko dutela kalkulatzen dugu”, adierazi dute bulego teknikoko kideek.
Gaur ur hartzeak non dauden aztertzen aritu dira beharginak bihar arazoak lehenbailehen konpontzeko.