Mendexako Udalak azaldu duenez, joan den eguen eta bariku artean lanak hasi eta amaitzea aurreikusten zuten; hala ere, atzo arratsaldean zabaldu zuten aipatu bidea, behin lanak bukatuta. Hain zuzen, Ipidegiko sarreratik Leagi eta Zelaia auzoak batzen dituen bidean asfaltatze lanak egiten aritu dira egunotan, eta lanean zebiltzala, itxita izan dute aipatu bidea. Asteburuan, dena den, izan dute bertatik igarotzerik ibilgailuetak¡o gidariek.
Udalak aipatu duenaren arabera, Eiguren enpresak egin ditu bertako lanak, eta horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Sailetik jasotako diru laguntza bideratu du Mendexako Udalak; hain justu, 27.886,27 euro.