Mutrikuko Garapen taldearen agerpena
Mutrikuko Udal Garapen Batzordeak sustatutako Mutrikulan diru laguntza eskatzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Diru laguntzaren helburuak, batez ere, enpresa ideiak aurrera eramaten laguntzea eta herrian enplegua sortzea dira.
Udalak jakinarazi duenez Mutrikulan laguntzaren bidez enpresak herrian ezartzeko erraztasunak emango dira. “Enpresa berria sortzeagatik udal zergetan hobariak jasoko dituzte ekintzaileek lizentzietan edo Hondasun Higiezinen gaineko Zergan, esate baterako”.
Neurri honekin enplegua sustatu nahi du Mutrikuko Udalak. Sortzen den lanpostu bakoitzeko 600 euroko oinarria jasoko dute enpresek
Modu berean, neurri honekin enpleguaren sustapena bultzatu nahi da. Sortzen den lanpostu bakoitzeko 600 euroko oinarria jasoko dute enpresek. “Merkaturako sarrera zailagoa duten kolektiboei lehentasuna ematea lortu nahi dugu. Hori dela eta, kolektibo horietan dauden pertsonen kontratazioak hobariak dauzka”, azaldu dute Garapen Batzordetik. Horrela, kontratatutako pertsona emakumea, 30 urtetik beherako gaztea, 45 urtetik gorakoa edo denbora luzez langabezian dagoena balitz, laguntza %10 gehiagokoa litzateke kontratazio bakoitzeko.
Lehen sektoreko enpresetan egindako kontratazioek ere diru laguntza kopuru handiagoak jasoko dituzte; %15 gehiago
Horrez gain, lehen sektoreko enpresetan egindako kontratazioek ere diru laguntza kopuru handiagoak jasoko dituzte; zehatz esateko, kontratazio bakoitzeko %15 gehiago jasoko lukete. “Neurri horrek langileen parte hartzearen alde egiten duten enpresei ere eragingo die, esaterako, kooperatibei”, gaineratu dute.
Diru laguntzaren inguruko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, interesatuek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (urriak 16) argitaratutako oinarrietara jo dezakete edota turismo bulegoan galdetu. “Eskaera orria ere turismo bulegoan dago, edota
udaletxeko webgunetik jaitsi daiteke”.
Eskaera orria