Bertoko elizetan lanak egiteko laguntza emango du aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Gotzaindegia diruz lagunduko duela jakinarazi du, Bizkaiko eliz ondareko ondasun higiezinak zaharberritzeko. Hain zuzen, aldundiaren Gobernu Kontseiluak 270.000 euroko laguntza ematea onartu du. Bizkaiko 13 ondasun higiezin zaharberritzea sustatuko du laguntza horren bitartez, eta, horien artean izango dira Lea-Artibaiko zenbait eliza.
Hain justu, Lea-Artibain, Ondarroako Andra Mari elizan eta Ispasterko Done Mikel Goiaingerua elizan egingo dituzten lanen kostuaren zati bat finantzatuko dute aldundiaren laguntza horregaz.
Ispasterren, esaterako, elizako lan horiek ordaintzeko, diru bilketa jarri dute martxan. Hain zuzen, udaletxean daukate dirua biltazkeo kutxa bat ipinita.
Lea-Artibai
Ondarroako Andra Mari eliza. Kultura-ondasun gisa sailkatuta, monumentu kategoriarekin. Nabeko estalkia zaharberrituko dute.
Ispasterko Done Mikel Goiaingerua eliza. Nabeko estalkia zaharberrituko dute.