Autodefentsa tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Parekidetasun Batzordeak zapaturako
Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Parekidetasun Batzordeak antolatuta, zapatu honetan eta hurrengoan (azaroaren 22an), Autodefentsa Tailerra egongo da. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara emango da ikastaroa. Uhagon kulturgunean eman behar da izena parte hartzeko.