Baxurako arrantzaleek urreburu asko porturatu dute aste honetan
https://www.youtube.com/watch?v=UOBlmnuF4u8&feature=youtu.be
Aurreko asteko eguenaz geroztik [azaroak 6] 29.200 kilo urreburu lehorreratu dira Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Eguenean 2.400 kilo harrapatu zituzten eta 9,33 eurotan saldu ziren denboraldiko lehen urreburuak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Aurreko asteko eguenaz geroztik [azaroak 6] 29.200 kilo urreburu lehorreratu dira Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Eguenean 2.400 kilo harrapatu zituzten eta 9,33 eurotan saldu ziren denboraldiko lehen urreburuak.
Urreburuak Ondarroako bentalekuan saltzeko prest
Orduz geroztik, arrantzaleek aste osoa daramate urreburua porturatzen. Sardinagaz batera, urreburu sasoia ere bada. Hala eta guztiz ere, azken bi urteetan urrebururik ez dutela arrantzatu nabarmendu dute arrantzaleek. “Aurten arrantzatzea tokatzen zaigu”, adierazi du batek baino gehiagok. Momentuz, arrantzaleak pozik daude urreburua agertu delako.
Hurbil arrantzatu dute urreburua, Zarautz eta Donostia bitarteko uretan. Barikuan, 1.900 kilo urreburu eta martitzenean 7.300 kilo porturatu ziren. Eguaztenean ekarri zuten arrantzaleek urreburu gehien: 17.600 kilo. Bataz beste 6,65 eurotan saldu zen bentalekuan.
Sardina asko sartu da Ondarroako portuan
Beste arrainei dagokionez, sardinaz gain, ez da beste arrain aipagarririk lehorreratu Ondarroan. Gaur [azaroak 13] arte, arrantzaleek ez dute sardinarik ekarri. Hala ere, goizean kofradia aurrea sardinaz gora arte bete da. 22.000 kaxa, 220.000 kilo inguru ekarri dituzte baxurako arrantzaleek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.