Ohiko ekozleei Sagarminako fruta postua eta Julian Villenak Mutrikuko Armetxako auzoko erlauntzetan egindako eztia ere gehituko zaizkie bihar [azaroak 15], 09:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, sasoiko produktu bereziak dastatzeko aukera ere egongo da. 12:00etatik 14:00etara gaztain erreak jateko aukera ere egongo da Beheko Plazan. Herritarrek ez dute ezer ordaindu beharko, baina borondatea emateko aukera edukiko dute.