Ondarroako Turismo Bulegoak
Nekazaritza ekologikoa zeure etxean ikastaroa antolatu du. Bi egunetako ikastaroa izango da: bata, azaroaren 19an, eta bestea, azaroaren 21ean. “Egun bietan etorri ezin duenak batean etortzeko aukera ere izango du”, nabarmendu dute Ondarroako Turismo Bulegoko arduradunek. Turismo bulegokoek aurreratu dutenez bi orduko ikastaroa izango da, 18:00etatik 20:00etara. Llevame Al Huerto taldeko IƱaki Melgosak emango du ikastaroa.
Ikastaroan izena azaroaren 19a orduko eman beharko da Ondarroako Turismo bulegoan
turismobulegoa@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita edo 94-6831951 telefonora idatzita.