Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako XV. Nazioarteko Kantu Lehiaketa dela eta, abenduaren 1era arte zabalik egongo da
Pedro Maria de Unanue. Lehen euskal tenore unibertsala erakusketa. Erakusketaren bidez, “nazioartean opera munduan izen handia izan duen euskal artistari omenaldia egin nahi zaio”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek.
Erakusketaren helburua Pedro Maria Unanue Iramategi (Ondarroa, 1814-Trieste, 1846) tenorearen izena berreskuratu eta tenoreak nazioartean izan duen ospea aitortzea dela adierazi dute erakusketaren antolatzaileek. Erakusketak ibilbide bat egingo du Unanuek opera jarduera egin zuen lekuetan: Euskal Herria, Madril eta Andaluzia, San Petersburgo (Errusia) eta Italia. Horrez gain, ikus-entzunezko atal bat ere badago erakusketan, Unanueri buruzko eta Kantu Lehiaketaren buruzko bideo batzuk ikusiko dira. Lehiaketa 2012. urtetik du tenorearen izena, haren omenez.