Espainiako bandera ipini behar izan du udalak
Gizaburuagako Udalak ere Espainiako bandera jarri behar izan du. Irailean jaso zuten udal ordezkariek Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan duen ordezkariaren azken agindua. Handik aurrera, bi hilabeteko epea eduki dute agindu...
Gizaburuagako Udalak ere Espainiako bandera jarri behar izan du. Irailean jaso zuten udal ordezkariek Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan duen ordezkariaren azken agindua. Handik aurrera, bi hilabeteko epea eduki dute agindua betetzeko. Hortaz, bariku goizean, Espainiakoa ez eze, ikurrina ere ipini zuten udaletxe berriko eraikinaren aurrekaldean.