Etxebarrian jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Kantatuko duten bertsolarietatik, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, zapatuan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapaelketa. Bestetik, Eneko Abasolo Abarkas Mungiako saioa irabazita sailkatu da Etxebarriko saiora. Ander Elortegi eta Joseba Artza puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.
Gai emaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ariko da Etxebarrian. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Finalaurrekoetan kanporaketetan baino ariketa bat gehiago egin beharko dute bertsolariek. Hurrengoak izango dira bertsolariek egin beharreko lanak:
-
Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-
Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-
Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
-
Kartzelako lana: Puntua emanda bertso bi zortziko txikian, eta gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.