Domekan, 19:00etatik aurrera, Zabier Kultur Etxeko ganbarara hurbiltzen direnei irribarre bat edo beste ateratzen saiatuko dira Goizeko Izarra antzerki taldeko kideak. Taulagainean ikusiko diren antzezlan guztiak ordu laurden ingurukoak dira eta eguneroko gaiak jorratzen dituztela aurreratu du Arantza Ugarte taldeko kideak, “beti ere umore puntu batekin”.
Honako bost sketch hauek eskainiko dituzte, denak ere mutrikuar peto-petoan: Mugitzeko prest, San Pedro egunean, Noiz esango diozu?, Azken nahia eta Kontzertu ostean. Ikusleek ikusi ahal izango duten lehenengo sketch-a Mugitzeko prest izango da. Argumentuak bananduta dagoen bikote bati buruz hitz egiten du. Bigarren lanean, aldiz, orain urte asko ezagutu eta bikote izandako emakume eta gizon bati buruzko istorioa kontatzen du. Gaur egun, bata alargunduta dago, eta, bestea, banandua.
Goizeko Izarra antzerki taldeko kideetako batzuk
Noiz esango diozu? sketch-ak, berriz, Alzheimerren gaitzaren inguruan ariko dira. Azken nahia deituriko laugarren lanean hildako baten errautsekin haren azken nahia betetzera joan behar dute haren senideek. Azkenik, antzerkiko azken sketch-ak kontzertu bat eta gero bi emakumek ikusten dutena eta elkarri esaten diotena kontatzen du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.