
Zer ez garen baino, garena eta sentitzen duguna ikurren bidez publikoki adierazteko gonbitea egin zion Udalak herritarrei eta gaur, udalak bere egin du konpromiso berdina: “Ikurrina, euskal herritar guztion ikurra izanik, gure kaleetan beronen presentzia bermatzea”. Hori horrela, hainbat herritar hurbildu dira udaletxe aurrean jarri berri den ikurrina ikustera. “Lekeitioko Udalak bere egin du Udalbiltzaren
Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu mozio proposamena”, adierazi dute.
Datozen egunetan, Talaian, Lumentza mendian eta Garraitz irlan jarriko dituzte ikurrinak.