Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Perurekin gobernuz kanpoko elkarteak bigarren eskuko azoka egingo du hilaren 29an Ondarroan

Hirugarren urtez, ondarrutarrei laguntza emateko eskaera egin diete PERUrEKIN lankidetzan jarduteko gobernuz kanpoko elkarteko kideek. “Jendeak etxean erabiltzen ez dituen eta egoera onean dauden gauzak biltzen joango gara. Erropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak, bitxikeriak… denetarik ondo etorria izango da”, azaldu du Amagoia Monasterio taldeko kideak.
Perurekin

Amagoia Monasterio Perurekin taldeko kidea

Bestalde, astean batzen duten material guztia, hilaren 29ko bigarren eskuko azoka solidarioan salduko dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, postuak Alamedan ipiniko dituzte 10:00etatik eguerdira bitartean. “Euria egingo balu,  azoka erakusketa areto barruan egingo dugu”. Bigarren eskuko azokan batzen den diru guztia Perura bidaliko dute hango proiektuak bultzatzeko.