
Urtero modura Pilaratik hilerrirako ibilbidea egin dute lekeitiarrek Santi Brouarden hilketaren 30. urteurrena gogora ekarteko. 90 lagun inguru elkartu dira hilerrian egin duten ekitaldian. Brouarden hilketa oroituz, Juan Bautista Guenaga
Batiz-ek hiru bertso bota ditu, eta ondoren herriko gazte batek, Xabat Galletebeitiak, hartu du hitza, orain dela 30 urteko hiletaz eta Santi Brouard berataz herriko gazteek zer jaso duten azaltzeko.
Eusko Gudariak abestu ostean, klabeliƱa gorriak utzi dituzte Brouarden hilobiaren gainean.
Sortuk antolatuta, domekan ere omenaldia egingo diote Santi Brouard-eri, 13:00etan, Eskolapean.