Atzo jokatu zituzten finalaurrekoak elite mailako pilotariek, eta domekako azken partidua izango dena erabakita geratu zen.
Partidu polita izan zen Aimar eta Zabala bikoteak Lekue eta Arriolaren kontra jokatutakoa. Lau pilotariak aritu ziren ondo, nahiz eta 20 eta 30eko emaitzak hori ez erakutsi. Azkenean baina, Lekue eta Arriolak lortu zuten finalerako txartela.
Berdinduta ibili ziren Antxon eta Felix eta Landa eta Suso. 20. tantura arte partidu estua jokatu zuten, baina aurretik jarri ziren Antxon eta Felix, eta 5 eta 6 tantuko aldea mantendu zuten azkenera arte.
22 azpikoen finalaurreko bat ere jokatu zen atzo arratsaldean. Gaizka eta Ibarluzea eta Martin eta Aitzol neurtu ziren. Gaizka eta Ibarluzea izan ziren nagusi atzokoan, eta beraz, eurak izango dira Roke eta Txominen kontra ariko direnak.
Kadete eta gazte mailak
Nagusien finalak erabakita badaude, kadete eta gazte mailakoak erabakitzea falta da. Gaur jokatuko dituzte finalaurrekoak, 18:00etan hasita.
Goitia III eta Lekoixe I, txiki-kadete mailako finalerako sailkatuta daude jadanik, baina euren aurkariak gaur erabakiko dira. Urko eta Urrutxua edo Olabarria eta Danel egongo dira domekan finalean. Gaurko partiduaren garaileek lortuko dute txapela eskuratzeko azken norgehiagoka jokatzea.
Gazteen mailan dena erabakitzeko dago. Bi finalaurreko jokatuko dituzte gaur. Alde batetik Gotzon eta Unax eta Goixerri eta Segurola neurtuko dira. Bestalde, Goitia II eta Collazo bikotea Mandiola eta Jon-en aurka ariko da. Partidu bakoitzeko garaileak finalean izango dute lekua, beraz, partidu erabakiorrak izango dira gaurkoak, gazteentzat.
Momentuz finaleko partiduak hauek izango dira:
1.
KADETE MAILA:
Goitia III-Lekoixe I/ (Urko-Urrutxua edo Olabarria-Danel) *Gaur erabakitzeko
2.
GAZTEAK: (Gotzon-Unax edo Goixerri-Segurola)/ (Goitia II-Collazo edo Mandiola-Jon) *Gaur erabakitzeko
3.
22 AZPIKOAK:
Roke-Txomin/Gaizka-Ibarluzea
4.
Elite:
Antxon-Felix/Lekue-Arriola
16:30ean hasiko dira partiduak, domekan, umeen erakustaldi bategaz.
Arrasate eta Lekoixe IIa eta Saizar eta Nahiak jokatuko dute txikien partidua.