Garagardoa egiteko ikastaroa eta GrindetxeFest bihar Lekeitioko gaztetxean

10393929_693767557389108_8855468277007173186_n

Gaztetxeko txalaparta ikastaroaren lehen saioa. Argazkia: Lekittoko Gaztetxia

Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa egongo da bihar gaztetxean. Irakasleak Hernaniko Errota garagardo egileak izango dira. 11:00etan hasiko dira klase teoriko eta praktikoak eta 13:00etan berriz, dastaketa eta hamaiketakoa egingo dituzte. Ondoren, prosezu guztiagaz jarraituko dute: beratutakoa iragazi, irakiten ipini, lupulua bota, hotzitu, legamia bota eta irakin egiten utziko dute. GrindetxeFest Garagardo ikastaroaren ondoren GrindetxeFest kontzertua izango dute gaztetxean. Bost taldek joko dute 20:00etan hasita: Titadinek, Berunak, Killerkumek, Marestik, eta Himurak. Bestalde, bihar baita, 10:00etatik 12:00etara, Txalaparta ikastaroaren bigarren saioa egongo da. Joan den zapatuan izan zen lehenengoa eta arrakasta handia izan zuela adierazi dute gaztetxekoek.