Gisasola 1990etik zegoen espetxean, hasieran Frantziako espetxeetan, gero Espainiakoetan, eta azkenik Zaballakoan (Araba). Nanclares bidea hartu zuten presoetako bat da; azkenaldian hirugarren graduan zegoen, eta lo egitera joaten zen espetxera. Haren zigorra behin betiko etetea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Estrasburgok Parot doktrinaz iaz hartu zuen ebazpena aintzat hartuta, eta Frantzian espetxean bete zituen hamar urteak Espainiako zigorrean ere aintzat hartuta.Espainiako Auzitegi Gorenak agindu zion iaz abenduan Auzitegi Nazionalari haren zigorra berriro aztertzeko, eta gaur [azaroak 24] erabaki du ekainaren 4an amaitu zuela zigorra.