Lekeitiarrek omenaldi berezia egin diote Brouardi, Eskolapean
Hainbat lagun batu ziren domekan Lekeitioko Eskolapean Santi Brouarden hilketaren 30. urteurrenaren harira. Urtero egin izan duten omenaldiaz gain, aurten, urteurren borobilaren harira, bestelako ekitaldia egin dute lekeitiarrek. Txalapartariekin, dantzariekin, Xabier Amurizaren bertsoekin eta lore eskaintzagaz girotu zuten herritarrek ekitaldia. Horiez gain, Irati Seijok eta Karmelo Landak Brouarden ibilbidea errepasatu zuten.