Alde Zaharreko gas naturalaren horniketa sarea osatzeko lanak hasi dituzte
Andra Mari, Aurrekoetxea, Bidebarrieta eta Talakoetxea kaleetan egingo dituzte lanak, hurrenez hurren. Martxorako amaitzea espero dute. Gabonetan lanak geldituko dituzteAtzo hasi zituzten Bermeoko Alde Zaharreko gas naturalaren horniketa sarea osatzeko...
Andra Mari, Aurrekoetxea, Bidebarrieta eta Talakoetxea kaleetan egingo dituzte lanak, hurrenez hurren. Martxorako amaitzea espero dute. Gabonetan lanak geldituko dituzte
Atzo hasi zituzten Bermeoko Alde Zaharreko gas naturalaren horniketa sarea osatzeko beharrezkoak diren lanak. Hainbat ziren zerbitzu hori ez zituzten kaleak, eta herritarren eskaerak kontuan izanda, lanok egitea erabaki dute. Hala, horiek amaituta, Alde Zaharreko bizilagun guztiek etxeetan gas naturala erabiltzeko aukera izango dute.Naturgas enpresa arduratuko da lanak egiteaz. Horiek, hain zuzen ere, Andra Mari, Aurrekoetxea, Bidebarrieta eta Talalakoetxea kaleetan egingo dituzte lanak, hurrenez hurren. Jakinarazi dutenez, 2015. urteko martxo- rako aurreikusten dute gas naturalaren sarea bere osotasunean amaituta egotea.
Zirkulazio aldaketak
Juan Karlos Agirre udaleko zerbitzu saileko zinegotziak adierazi duenez, «lanok direla eta, Alde Zaharrean zirkulazio aldaketak egongo dira, eta zenbait egunetan kale batzuk itxi egin beharko dira». Horretarako, baina, seinale egokiak jarriko dituztela azaldu du.
Hoditeriak jartzeko, lanok iraun bitartean, espaloiak kendu beharko dituztela azaldu du Agirrek. Hori dela eta, gune horietan «arduragaz» ibiltzeko eskatu die zerbitzuetako zinegotziak herritarrei.
Bestalde, Gabonetan lanak geldiaraziko dituztela aipatu du udalak; hain zuzen ere, abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra bitartean.
«Alde Zaharreko bizilagunek hainbat urte daramatzate gasa eskatzen. Guk Bermeoko Udaletik kudeaketa lanak baino ez ditugu egin Naturgas enpresarekin, eta azkenean, zerbitzu hori Bermeoko Alde Zaharrean ere eskaintzea lortu dugu», azaldu du Agirrek.