Errepideetarako aldundiak duen foru araua betetzen ez dutela argudiatuta kenduarazi dizkiete aipatu seinaleak; jabari publikoko bideetan izan dituzte jarrita seinaleak, eta aldundiaren ustez, ez dute errepidearengandik izan beharko luketen distantzia betetzen.
Kartel zaharra eta berria, parez pare. Argazkia: Jose Luis Jaio.
Aulestin, herrira sartzen ari zarela adierazten duten seinaleak «barriztu» baino ez dituzte egin, bertako alkate Mikel Ansotegiren arabera. «Ez dugu seinale barririk jarri, aurrekoak zaharkituta, zulotuta eta herdoilduta egon direlako barriztu ditugu», azaldu du Ansotegik. Orain, beraz, seinaleek bestelako itxura bat dutela dio alkateak; «aire freskoagoagaz». Gaur kendu dituzte, baina aurki berriro ere jarriko dituztela jakinarazi du Ansotegik; «oraingoan, baina, jabari publikoko bideetatik at; herriaren jabego diren errepideetan».
Meabe auzoko kartela kentzeko agindua ere eman du aldundiak.
Aulestiko udaltzain Jose Luis Jaiok, bere aldetik dio, “herriaren aurkako eraso bat” dela aldundiak egindakoa. Era berean, nabarmendu du “lehengo seinaleen leku berean” jarri dituztela barriztutako seinaleak ere; alegia, errepidetik 50 zentimetrotara.
Horrez guztiaz gain, aldundiak Meabe parean dagoen kartela kentzeko ere esan dio udalari. “Meabe auzoko kartela errepidetik 3,50 metrora dago, eta aldundiaren eremua 3 metrora arte da. Beraz, kartel hori herriko eremuan dago”, azaldu du Jaiok.