Errigorako saskiak eguenean banatuko dira Mutrikun

Errigorrako saskiak prest daude Kalaputxi aldizkariaren lokalean

Errigorrako saskiak prest daude Kalaputxi aldizkariaren lokalean

Banaketa 09:30etik 12:30era, eta 17:30etik 20:30era egingo da Kalaputxi aldizkariak Luardo Etxeko sotoan duen lokalean.
Guztira, Errigora Nafarroako produktuen 72 saski banatuko dira aurten Mutrikun. Saski bakoitzean Nafarroa hegoaldeko hamar ekoizleren produktuak jasoko dira. Iazko eskaria bikoiztu egin dela argitu dute eskariak jasotzen aritu diren arduradunek.