'Euskoman, izan ala ez izan' aurkeztu dute Getxoko komiki azokan

SAM_0996

Kaiet Bengoetxea eta Ion Iñaki Artetxe Luterl taldearen erakusmahaiaren aurrean. Argazkia: Deñe Artetxe

Aurten ere, Ondarroako Luterl taldeko komikigile eta komiki zaleak Getxon izan dira urtero bezala. Asteburuan egin den XIII. Getxoko Komiki Azokan, Euskoman, izan ala ez izan komiki albuma aurkezten izan dira Luterl taldekoen erakusmahaian.

Ion Iñaki Artetxe, beharraren gidoigilea, hantxe izan da komiki azokak iraun duen hiru egunetan. 52 orrialde dituen albuma aurkezten pozik ibili dela azpimarratu du Artetxek. “Getxoko komiki azoka Euskal Herri mailan komiki arloan dagoen ekimenik garrantzitsuena da. Gustora ibili gara. Horrez gain, jende asko hurbildu da gure erakusmahaira. Euskomanek, jendea txundituta utzi duela uste dugu. Denak begira geratzen ziren, behinik behin”.

Kaiet Bengoetxea Euskoman, izan ala ez izan komiki berriko marrazkilaria ere, barikuan egon zen komiki azokan Artetxe eta Getxoko azoka bisitatzen. “Institutuko gazteekin joan nintzen bisitan”.