Atzo goizean ospatu zen EAEko Abeltzaintzako Ustiategien XIV. Lehiaketa Tolosako azoka esparruan, eta bertan banatutako sarietako lau Bizkaira etorri ziren. Patxi Baskaran Baskaranek, ardien ataleko aipamena lortu zuen; Hernáiz Garcia ondasun erkidegoa esnetarako behien kategorian saritu zuten; Iñaki Bringas Rozas, berriz, haragitarako behien kategorian; eta Mañondo ondasun erkidegoak ardien ataleko EAEko onenari saria eskuratu zuen. Sariketa urtero antolatzen da, txandaka hiru lurralde historikoetan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza eta partaidetza jasotzen ditu.
Patxi Baskaran Baskaran nagusiki nekazaria da, eta ustiategian 339 abelburu ditu; 57 hektareako laborantza azalera aitortua du. Ekoitzitako esnea ardi gazta bihurtzen dute ustiategian, eta nekazariak berak merkaturatzen du Idiazabal jatorri izendapenaren bitartez.
Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien Lehiaketa ustiategiak teknologikoki modernizatzen laguntzeko sortu zen, horretarako abeltzaintza lehiaketak antolatuz, estimulu eta dibulgazio tresna modura. Horregatik, maila tekniko eta ekonomikoagatik ez ezik, ekoizpen metodoengatik ere nabarmentzen diren ustiategiak saritzean datza lehiaketa, ekoizpen metodoak baliabideak modu iraunkorrean kudeatzera orientatu badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorrerako Planean jaso bezala.