Artea eta bakearen nazioarteko topaketak hartuko ditu Gernikak
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko aztertegiak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatuta, Artea eta bakearen VI. Nazioarteko topaketak egingo dituzte Gernika-Lumon zapatuan.Atzo hasi zituzten topaketak Bakearen Hi...
Atzo hasi zituzten topaketak Bakearen Hizkuntza, Bakearen Hezkuntza lelopean Bilbon. Bertan Zibilizazioen arteko elkarrizketa izeneko erakusketako poesien errezitala egin zuten, La Bolsa zentroan.
Literaturaren ekarpena
Zapatuan jarraituko dute, beraz, topaketekin Gernika-Lumon. Hala, goizean hasi eta gauera bitarteko egitarauagaz, literaturak eta bereziki, poesiak bakearen hezkuntzan izan duen ekarpena aztertuko dute. Horretarako, lan mintegia egingo dute eguerdi partean, besteak beste. Arratsaldea, berriz, Bakearen Museoko eta kultur etxeko erakusketetara bisita egiteko aprobetxatuko dute. Bukatzeko, errezital poetikoarentzako tartea hartuko dute.
Ekintza horiekin guztiekin, «poesia eta bakearen hezkuntzaren arteko esperientzia eta komuneko lengoaiak sustatu eta lan ildo berriak zabaldu» nahi dituztela azaldu dute topaketen antolatzaileek; hartara, «memoria, bizikidetza eta giza eskubideen gaiak jorratu ahal izateko».