Ostolaza eta Galletebeitia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan
Domekan jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Urdulizen. Iparralde kiroldegian izango da saioa, 17:30ean.
Gorka Ostolaza Ikaran Potxis markina-xemeindarragaz eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarragaz batera ariko dira Beñat Ugartetxea Ostolaza mallabiarra, Larrabetzuko Etxahun Lekue Etxebarria, Julen Erezuma Arzanegi gernikarra eta Onintza Enbeita Maguregi muxikarra.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Kantatuko duten bertsolarietatik, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, domekan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapelketa. Bestetik, Beñat Ugartetxea Galdakaoko saioa irabazita sailkatu da Urdulizko saiora, eta Gorka Ostolaza Mallabiko saioa irabazita. Xabat Galletebeitia eta Julen Erezuma puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.
Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ariko da Urdulizen. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxea; idazkari beharretan, Leire Markuerkiaga Olabe ariko da.