Antxoaren biomasa «maximo historikoetan» dago Bizkaiko golkoan
Eusko Jaurlaritzak Juvena 2014 kanpaina zientifikoaren emaitzak eman ditu ezagutzera. Irailean, 724.000 tona antxoa gazte zeuden, 2003tik antzemandako biomasarik zabalenaJuvena 2014 kanpainaren arabera, azken urteetako antxoa kopururik handiena dago Bi...
Eusko Jaurlaritzak Juvena 2014 kanpaina zientifikoaren emaitzak eman ditu ezagutzera. Irailean, 724.000 tona antxoa gazte zeuden, 2003tik antzemandako biomasarik zabalena
Juvena 2014 kanpainaren arabera, azken urteetako antxoa kopururik handiena dago Bizkaiko Golkoan. Hala, atzo datuok aurkezteko egindako agerraldian antxoaren biomasa «maximo historikoetan» dagoela esan zuten. Hain zuzen ere, irailean, 724.000 tona antxoa gazte zeudela azaldu zuten.«Gure kostaldeko antxoaren egoera osasuntsua» berretsi du, eta emaitzok «euskal arrantzaleei modu jasangarrian» arrantzatzen jarraitzeko aukera ematen dietela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek.
2003an hasi ziren Juvena kanpainarekin, eta ordutik inoiz emandako biomasa zabalena neurtu dute. Irailean, 724.000 tona antxoa gazte zeuden. Aurtengo datuak bataz bestekoa baino lau aldiz handiagoak direla aipatu dute. 2015. urtera begira, Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak antxoaren arrantza kuota 24.000 tonara artekoa izatea erabaki dezakeela iragarri dute Jaurlaritzakoek, «aurten baino 6.000 tona gehiago».
Aurtengo kanpainan 12.620 tona antxoa lehorreratu dituzte, eta kiloko batez besteko prezioa 1,76 eurokoa izan da.