Arranegiko estankoak eta Beitia Barri jatetxeak jaso dituzte Euskal Zine Bilerako Apaintze Lehiaketako sariak
Aurten, lehenengo aldiz, Euskal Zine Bileraren giroa zine aretotik kanpo zabaltzeko, apaintze lehiaketa sortu du udalak. Lehiaketa horregaz taberna eta komertzioak zinez girotzea zuten helburu. “Urteetan, denda askok bere kabuz erakusleihoak apaindu dituzte lehiaketarik egon gabe. Aurten baina, beraien partehartzea balioan jarri eta girotze kanpaina hau indartu nahi izan da”, azaldu dute.
Hamabi denda eta bi taberna aurkeztu dira lehiaketara. Bi sari zeuden jokoan, 150 euroko Klaketa saria dendarientzat eta beste 150 euroko Bobina saria tabernarientzat. Epaimahaia Kepa Arruza udaleko kultur zinegotziak eta Euskal Zine Bilerako lantaldeko kideak, Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bilerako lantalde kideak eta Amets Agirre Larizgoitia Arte Ederretan Lizentziatua eta moda diseinatzaileak osatu dute. Originaltasuna, zinearen inguruko gaiak erabiltzea eta euskal zineari aipamena egitea hobetsi dituzte, eta horrela, Klaketaren irabazlea Arranegiko estankoa izan da eta Bobinaren irabazlea, berriz, Beitia Berri jatetxea. Bihar 12.00etan emango zaie sariak irabazleei.
Lan onak egon direla azpimarratu du Lekeitioko Udalak, eta guztien parte hartzea eskertu du. “Eskerrak Beita Berri jatetxea, Txalaparta taberna, Txio – Txio, Jone Tere modak, Irigoien optika, Dra!, Amutxategi bitxitegia, Adan eta Eva, Lur (Delikatesen) Fruitategia, Tahona Bikiak okindegia, Arranegiko estankoa, Ziarreta eta Zer Byte”, esan dute.