Garaian elkarteak antolatuta Barroeta ete Gaytan de Ayala familiaren inguruan EHUko Letren fakultateko ikerketa taldeak egindako liburuaren inguruko hitzaldia egongo da gaur [azaroak 28] Jose Angel Lema, talde horretako kidearen eskutik. Analisi historikoa eta XIV-XVI. mendeetako dokumentuen berreskurapena dira nagusi liburuan.
Barroeta eta Gaytan de Ayala familiaren artxiboa: Erdi Aroko Xemein eta Markinako historiaren lekukoa (XIV-XVI. mendeetan) hitzaldia Uhagon kulturgunean izango da, 20:00etan.
Garai horietako analisi historikoa eta sasoi hartako dokumentuen berreskurapena dira protagonistak. Barroeta eta Gaytan de Ayala familien artxiboen inguruan egindako ikerketa batetik jaiotako lanean. Liburuaren izenburua:
En tiempos de ruidos y bandos: Nuevos textos para el estudio de linajes vizcainos, los Barroeta de la merindad de Marquina. (1355-1547).