«Bihar, dendan dagoen guztia %50ean salduko dugu, sekulako aukera da»
Markina-Xemeingo Itxurriño altzariek erakusketan daukaten guztia %50ean eskainiko dute, bihar, egun bakarrez. Egun berezia izanik, denda goiz eta arratsaldez zabalduko dute.Zein da biharko eskaintza?Bihar, dendan dagoen guztia %50ean edukiko dugu salg...
Zein da biharko eskaintza?
Bihar, dendan dagoen guztia %50ean edukiko dugu salgai, erdi prezioan: guk ordaindu duguna baino merkeago: sekulako aukera da. Muntaia eskatzen duten erosketetan, hori bai, muntaia eroslearen kontura doa.
Ze aukera daukazue dendan?
Denetarik: sofak, alfonbrak, salak, koltxoiak, sukaldeko altzariak, apaingarriak, oparigaiak, kuxinak, edredoiak….. Eta horrez gain, altzari osagarriak: lanparak, sarrerako ispiluak eta beste hainbat eta hainbat gai. Azken batean, etxe bat eroso egiten duten elementuak. 400 metro koadroko erakusketa da. Beraz, aukera zabala da.
Zergatik erabaki duzue erakusketa aldatzea?
Nahi beste luzatu ahal izango genuke erakusketa. Hemen ez dago ezer zaharrik. Pentsa, badauzkagu orain astebete sartutako objektuak ere. Erakusketa aldatu egin nahi dugu, eta horretarako, oraintxe da momentua, daukaguna denontzat erakargarri denean, zaharkitu aurretik.
Eta jendeak bihar lasai egin ahalko ditu erosketak, ezta?
Goiz zein arratsaldez zabalduko dugu, eta lau-bost lagun egongo gara jendea atenditzeko. Bestalde, erakusketan topatu daitekeena facebooken ikusgai daukagu, aurretik gure eskaintza ikusten joan ahal izateko.