Euskal superheroia aurkeztu dute Getxon
Aurreko asteburuan aurkeztu zen Getxoko XIII. Komiki azokan Euskoman, izan ala ez izan komiki albuma. Ion Iñaki Artetxe, beharraren gidoigilea, hantxe izan zen komiki azokak iraun duen hiru egunetan. «Gustora ibili gara. Horrez gain, jende asko hurbi...
Aurreko asteburuan aurkeztu zen Getxoko XIII. Komiki azokan Euskoman, izan ala ez izan komiki albuma. Ion Iñaki Artetxe, beharraren gidoigilea, hantxe izan zen komiki azokak iraun duen hiru egunetan. «Gustora ibili gara. Horrez gain, jende asko hurbildu da gure erakusmahaira. Euskomanek, jendea txundituta utzi duela uste dugu. Denak begira geratzen ziren, behinik behin». Kaiet Bengoetxea Euskoman, izan ala ez izan komiki berriko marrazkilaria ere, barikuan egon zen komiki azokan Artetxe eta Getxoko azoka bisitatzen. «Institutuko gazteekin joan nintzen bisitan».