Ion Lopez Euskal Filmategiko Zuzendari Kontserbatzailea eta Aitor Abaroa kazetaria Euskal Zinearen Begirada sail berria aurkezten. Argazkia: Euskal Zine Bilera
Euskal Zinearen Begirada saila estreinatu zuen atzo bilerak, eta Nestor Basterretxea zinegile, eskultore eta margolaria izan zuen protagonista. Bere heriotzaren urtean, zinegile, eskultore eta margolaria omendu behar zutela argi ikusi zuten, eta beraz, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko Zuzendari Kontserbatzailearen eta Aitor Abaroa kazetari eta zinezaleagaz batera Basterretxearen ibilbidea errepasatu eta zinegileak 1968 urtean zuzendutako
Ama Lur filma ikusteko aukera egon zen.
Zapatuko amaiera ekitaldian Euskal Zinearen Begirada ikurra eskainiko diete Nestor Basterretxearen senideei.