'Argitxo zuekin' kalejira egingo da Ondarroan Euskararen nazioarteko egunean

kalean kantuan

Iazko kalejira. Argazkia: Zubi Zahar ikastola

Abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek kalejira berezia egingo dute Ondarroako kaleetan zehar. 09:45ean hasiko da jaia. “Ikastolan batu eta hainbat kanta abestuko ditugu kalejiran atera aurretik. Gerokoan, nahi duten herritar guztiekin batera, Argitxoek lagunduta, kalejiran aterako gara”, azaldu dute. 10:00ak aldean irtengo dute ikastola paretik. Musikariak lagunduta herrian hiru geldialdi egingo dituzte: Badi’s aurrean, kalekutzeko eskaileretan eta Alamedan. Geldialdi bakoitzean hiru abesti kantatuko dituzte herritarrek lagunduta: Argitxoren kanta, Behin betiko eta Haurrak ikas zazue. Ekimenak amaitzean, LH6ko ikasleek lau esketx antzeztuko dituzte.