Xabat Galletebeitia lekeitiarra hirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan
550 lagun elkartu ziren Urdulizko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu zituen puntu gehian, 515 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du Larrabetzukoak. Beste bertsolariak, berriz, puntuazioen zain geratu dira. Xabat Galletebeitia Abaroak 474 puntu lortu zituen, hirugarren postua eskuratuz. Gorka Ostolaza Ikaran markina-xemeindarrak, berriz, 459,5 puntu lortu zituen eta bosgarren geratu zen.
Puntuazioak:
- Etxahun Lekue Etxebarria 515 puntu
- Onintza Enbeita Maguregi 495,5 puntu
- Xabat Galletebeitia Abaroa 474 puntu
- Beñat Ugartetxea Ostolaza 470 puntu
- Gorka Ostolaza Ikaran 459,5 puntu
- Julen Erezuma Arzanegi 424 puntu
Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak, Joseba Santxo Uriartek, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten; idazkari beharretan, Leire Markuerkiaga Olabe eta Leire Etxebarria Gaztelu aritu ziren, eta gai emaile beharra Zuriñe Iarritu Azpitartek egin zuen.
Hirugarren finalaurrekoa domekan izango da Zornotzan, Amorebieta IV. Frontoian (Zelaieta zentroan), 17:30ean.