IƱaki Belaustegi, Endika Lekube eta Aritz Larrea Mutrikuko Rock Kolektiboko kideak aurtengo kartelarekin
Urteurren borobilari dokumental batekin hasiera ematea erabaki dute aurten mutrikuarrek. Emarock dokumentala aukeratu dute jaialdiari abiada emateko. “Euskal Herriko oholtza gaineetan emakumeen presentzia ondo baino hobeto islatzen duela uste dugu dokumental honek”, azaldu du Jon Antxustegi Mutrikuko Rock Kolektiboko kideak.
Horrez gain, jaialdiaren lehen eguna indartsu hasiko dutela iragarri dute. “Orain pare bat urte argazki erakusketa egin genuen, eta aurten ere errepikatzea erabaki dugu”. Jon Iraundegi Irungo argazkilariak hainbat kontzertutan ateratako argazkien erakusketa egingo du. Azkenik, lehen egunari bukaera emateko, Kokein talde elgoibartarrak kontzertu akustikoa eskainiko du Zabielen. “Kontzertu berezia izango da. Izan ere, orain arte ez dugu sekula kontzerturik eman Zabielen. Beti tabernetan eta Gaztetxean eman ohi izan ditugu kontzertuak. Toki berri eta berezia berreskuratu dugu kontzertuetarako”.
Abendurockeko lehen asteburua kontzertuz beteta datorrela nabarmendu dute Rock Kolektibokoek. Hilaren 5ean, Highlights taldeak joko du Mutrikun. Bilborock lehiaketan finalistetako bat izan da eta Azkena Rock jaialdian ere joko dute, esaterako. Rock klasikoa egiten dute Arrigorriagakoek. Lehen asteburua Tristan Crowley eskoziarren kontzertuarekin amaituko dute.
Abenduaren 12an izango da hurrengo kontzertua. Jon Gurrutxaga elgoibartarrak bere azken lana aurkezteko aukera izango du. Astebeteko tartea eta gero, abenduaren 19an izango da hurrengo kontzertua. Lurra taldea ere azken diskoa aurkezten egongo dira Mutrikun.
Rock Kolektiboko kideek abenduaren 20ean egunik bereziena ospatzen dute: Rock Gaua. Herriko musikari eta taldeek giro ederrean batu, eta hainbat talderen bertsioak joko dituzte Gaztetxean. Aurten, besteak beste, Itoiz eta Delirium Tremens talde mutrikuarren doinuak taularatuko dituzte
Abenduaren 20an, ordea, Rock Gaua egingo dute Gaztetxean. “Guretzako urteko egunik bereziena izaten da. Rock Kolektiboko denok bazkari baten batzen gara, eta gauean, musikari denok bertsio gau moduko bat egiten dugu. Aurten herrian hain ezagunak izan diren Itoiz eta Delirium Tremens taldeen bertsioak egitea erabaki dugu. Horrez gain, beste kantu batzuk ere joko ditugu. Sekulakoa izaten da herriko musikariontzako”.
Herriko taldeez gain, The Pushermen deitzen den talde batek herritarrei euren errepertoriotik kantak aukeratzeko aukera emango die herritarrei. “Jendeak eurekin abestu edota musika jotzeko aukera izango du. Kontzertu partehartzailea izango da”.
The Brutal talde zarauztarrak itxiko du jaialdia, abenduaren 27an. “Normalean aukera desberdinak izan arrean, azken egunerako metal gogorrena uztea erabaki dugu. Zerbait ezberdina izango da”.
Egitaraua
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.