Itsas-Arrantza Ondarearen Jardueren zazpigarren ekitaldia egingo da eguenean,Lekeition
Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkarekin. Hori dela eta, ‘Lekeitio bideratzen duen itsasargi, ondarea’ izenburupean zazpigarren urtez antolatu ditu Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak. ‘Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa’ proiektuaren ardatza den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.
Esparru horretan egin dituzten ekintzei buruz hitz egingo dute sarrera moduan, eta gero, Toti Martinez de Lezea idazleak “Mareas / Urak dakarrena” bere eleberriari buruzko istorioak kontatuko ditu Euskal emakumeak, itsasoa, kostaldeko herriak eta ukitu ezineko itsas ondarea gaiak ikututa.
EGITARAUA:
18:00 Inaugurazioa
Maitane Larrauri Fraile. Lekeitioko alkatea.
18:05 Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa. Ukitu ezineko ondarearen inguruko ikuspuntua.
Nekane Irusta, Leartibai Garapen Agentziko turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa.
18:15 Story Telling: “Mareas / Urak dakarrena”: Euskal emakumeak, itsasoa, kostaldeko herriak eta ukitu ezineko itsas ondarea. Toti Martinez de Lezea. Idazlea.
20:00 Galderetarako/eztabaidarako tartea
20:15 Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.
Moderatzailea Nekane Irusta,Leartibai Garapen Agentziako turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa izango da.