Goiener kooperatibako kideak. Argazkia: Goiener
Goiener energia berriztagarrien kooperatibak emango du hitzaldia, barikuan, 19:00etan, Uhagon kulturgunean.
Goiener kooperatiba energiaren alorrean eta eredu energetikoa aldatzeko ahaleginetan nabarmentzen da egun. Energia berriztagarriak ekoizteko eta kontsumitzeko proiektu kooperatiboa da, irabazi asmorik gabea. Burujabetza energetikoa berreskuratzea dute helburu.
“Energia, bereziki, elektrikoa oinarrizko ondasun bilakatu da gure jendartean gaur egun, ia ura eta janaria bezain oinarrizko. GoiEnerrek hau bezalako oinarrizko ondasunaren gaineko kontrola hiritarrekĀ berreskuratzea nahi du eta, era berean, energiaren kontsumo arduratsua eta jasangarria sustatuz haren garrantziaz jabearaztea”, diote.
Markina-Xemeingo Ekozain ekologia taldeak antolatu du hitzaldia.