San Nikolas jaietan murgilduko dira asteburuan elantxobetarrak
Herriko patroiaren jaia ospatuko dute elantxobetarrek asteburuan; hala, San Nikolas jaien aitzakian, giro aparta egotea aurreikusten dute kostaldeko herri horretan. Hain zuzen, zapaturako, abenduaren 6rako, prestatu dute sanikolasetako egitaraua; hala ...
Ohi legez, mezagaz hasiko dute eguna Elantxoben, eta haren osteko hamaiketakoak ez du hutsik egingo oraingoan ere. Gainera, 2015eko egutegiaren aurkezpena ere egingo dute orduan.
Arratsaldean, berriz, ume zein nagusientzako ekintzak izango dira. Batetik, mus txapelketan parte hartu ahalko dute bikoteka Makues tabernara bertaratzen direnek. Aurretiaz zein egunean bertan izena emateko aukera izango dute parte hartzaileek. Udalak azaldu duenez, lehenengo hiru bikote sailkatuek jasoko dute dagokien saria. Bestetik, ipuin kontalariaren saioa, askaria eta umeek egindako Gabonetako postalen aurkezpena egongo dira aukeran 18:00etatik aurrera.