Aurrerako 2014-2015 nagusien taldea. Argazkia: Aurrera
Xepe Gallastegiren mutilek urrezko hiru puntu lortu zituzten Zaldupen zapatu arratsaldean. Bergararen aurka 2-1 irabazi zuen etxeko taldeak.
Sekulako euri jasa egin bazuen ere, Zaldupeko harmaila guztiak ikuslez bete-bete egin ziren. Etxekoek hiru puntuak lortzera irten zuten zelaira, eta erasoan aritu ziren hasiera batetik. 30. minututik aurrera, Gallastegiren mutilak nagusi izan ziren. Partidaren lehen zatia hutsean berdinduta amaitu zuten bi taldeek.
Atsedenaldiaren ostean, Aurrerak indar gehiagorekin irten zuen zelaigunera, eta Bergarako arean sartuta ibili ziren etxeko taldeko jokalariak. Partidako lehen gola, 64. minutuan etorri zen. Aurrerako atzelariek zelai erditik falta bat atera, eta Arufek sartu zuen arratsaldeko lehen gola. Markagailuan aurrea hartuta, Aurrerakoek gogor ekin zioten berriro partidari, eta lasaitasunaren golaren bila jarraitu zuten.
Bigarren gola 84. minutuan sartu zuten etxekoek. MuiƱos ezkerraldeko hegaletik Bergarako arean sartzen ari zela, lurrera bota zuten eta jokozainak penaltia adierazi zuen. Arufek sartu zuen bigarren gola. Partidua ia amaitzear zegoela, jokozainak penalti bat adierazi zuen Aurrerakoen aurka, eta bergararrek partidako lehen gola sartu zuten.