Egigurenek eta Madarietak osotutako bikotea nagusitu zen bi jokoetan (15-11 / 15-12).
Jai Alai World Tour zirkuituaren barruan jokatzen den Pro-Am txapelketako finalak atzo [abenduak 8] jokatu ziren, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Bi jokoak “oso parekatuak” izan zirela esan dute Jai Alaikoek. “Jokuz, baina, abantailak beti gorrien aldekoak (Egiguren-Madarieta) izan ziren”. Atzean, Madarieta eta Ibai Erkiaga lekeitiarra nahikoa berdinduta ibili zirela gaineratu dute. “Bien artean alde txikia egon zen, baina aurrean, Egiguren Ithurriaren gainetik ibili zen”. Oro har, finala “lehiatua” izan zela nabarmendu dute Jai Alaikoek. “Tantu dotoreenak kasik atzelariek beraiek lortu zituzten”.