Gorpua portua garbitzen ibiltzen den ontziak aurkitu du, ur azalean. Portuko langileek esan dutenez, garbitzaileak poltsa bat zela pentsatu du hasieran. “Poltsa beltz bat zela iruditu zaio eta uretatik jasotzera joan denean, emakume baten gorpua zela ikusi du. Orduan Ertzaintzari deitu dio”.
Ertzaintza eta Gurutze Gorriko arduradunak, gaur, Ondarroako portuan
Gertaera 14:15etan gertatu da eta Eladino Gonzalez herriko medikua joan da portura. Heriotza baieztatu ostean, epailearen zain geratu dira Gurutze Gorrikoak eta medikua.
Hildakoa atzotik desagertuta zegoen 60 urte azpiko Ermuako bizilaguna dela baieztatu du Ertzaintzak. Ertzaintzak HITZAri jakin eragin dionez, desagertutako emakume horren poltsa aurkitu du arrantzale batek Ondarroako portuan, gaur. Desagertutako emakume horren senideei deitu diete, gorpua identifikatzeko.
Emakumearen identitatea baieztatu ostean, auzitegi medikuak gorpua Bilboko auzitegiko institutu anatomikora bidaltzeko agindua eman du.