Frida Kahlo artista mexikarraren beharrik ezagunen erakusketa zabalik dago Etxelilan. XX. mendeko margolari ezagunenaren laminak ikusgai egongo dira abenduaren 30era arte.
Erakusketan Kahlok bere bizitzan egindako beharren inguruko lamina sorta bat dago ikusgai, eta horregaz batera, autoreak margotu zituen lan bakoitzaren esanahi, testuinguru eta istoria batzen dituen liburuxka izango dute lagungarri bertara gerturatzen direnek.