Udalak jakitera eman duenez, 400 metro koadroko izotz pista sintetikoa izango da, eta 60 pertsonentzako lekua izango du. “Erabiltzaileek betebehar batzuk izango dituzte: Eskularruak eramatea derrigorrezkoa izango da, erori ezkero miñik ez hartzeko; 12 edo 12 urtetik beherako umeek kaskoa eraman behar dute, eta gainera heldu baten ardurapean ibili beharko dira. Heldu bakoitzak ume bakarra izan ahalko du ardurapean, eta 4 urtetik berako umeak ezingo dute erabili”, zehaztu du udalak.
Ordutegiak
Asteburu honetan eta hurrengoan ( abenduaren 12an, 13an 14an, 19an, 20an eta 21ean) ordutegi bera egongo da:
Barikuan 16:00etatik 20:00etara, eta zapatuan eta domekan 10:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Abenduaren 22tik 27ra berriz, hurrengoa izango da ordutegia:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Sarrerak
Izotz pistan ibiltzeko ordaindu egin behar da, eta prezioak ezberdinak izango dira egunaren eta orduaren arabera.
Horrela,
asteburu honetan eta hurrengoan ( abenduaren 12an, 13an 14an, 19an, 20an eta 21ean) goizez merkeago izango da irrist egitea: 3 euro ordaindu behar dute umeek eta 4 euro nagusiek. Arratsaldeetan berriz, 5 euro ordaindu behar dute umeek eta 6 euro nagusiek.
Abenduaren 22tik 27ra berriz, prezio bera izango du izotz pistan ibiltzeak: 5 euro ordaindu beharko dute umeek eta 6 euro nagusiek goiz zein arratsaldez.
Izotz pistan ibiltzeko erreserbak aurretik egitea komeni dela nabarmendu du udalak. Erreserbak kiroldegiko harreran edo 94 616 77 31 telefono zenbakian egin daitezke.
Irristatzeko oinetakoen alokairua prezioaren barruan sartuta dagoela zehaztu du udalak.
EGUTEGIA-PREZIOAK